XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
b) Bere programazioan sartutako gai edo unitateen artetik lehiatzaileak askatasunez aukeratutako bat azaltzea.
Hautagaiak ondorengo bi aukera hauetatik bat aukeratu ahal izango du:
- Gaiaren edo unitate didaktikoaren helburuak, edukinen sekuentziazioa, eta metodologia eta ebaluaziozko ihardunbideak azaltzea.
- Aukeratutako gaia azaltzea, honako hauek adieraziz: gaiaren hezkuntza-inplikazioak eta ikasturte bateko ikasle-talde jakin baki aplika dakizkiokeen irakaskuntzako jarraibideak.
7.3.3. Aurkezten den pedagogia- eta didaktika-proiektua, curriculumaren egokitzapenak edo programazio didaktiko eta orientabide-planaren luzerak, irakaskuntza ertainetako irakasleen kasuan, ez ditu DIN-A4 tamainako 30 orri gaindituko.
Makinaz idatzita aurkeztuko da.
Epaimahaiaren aurreko aurkezpen/azalpena egin ondoren, horri buruzko eztabaida sortaraz daiteke.
Kasu guztietan, proba osoa egiteko gehienezko denbora ordubetekoa izango da.
Ingelesa edo/eta Euskara eta Euskal Literatura gaietan parte hartu eta maisu-maistren kidegoan sartu nahi duten lehiatzaileek epaimahaiarekin izan dezaketen eztabaida aukeratutako espezialitateko hizkuntzan egingo da;
Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu nahi dutenen kasuan, aurkezpena/azalpena, planteamendu didaktikoa eta eztabaida, hiru zatiak ere, espezialitateko hizkuntzan egingo dira.
8.1. Merezimenduen balioespena.
8.1.1. Langilegoaren Kudeaketako Zuzendaritzak izendatutako administrazio-unitate eskudunek burutuko dute mereziemenduen balioespena, epaimahaien izenean, honako deialdi honetako II. eraskinean agertzen diren zehaztasunen arabera.
8.1.2. Merezimenduen balioespen honen bidez lortutako puntuazioa Lurralde-Ordezkaritzetako iragarki-tauletan emango da argitara, hautatutakoen zerrenda argitaratu aurretik.
Interesdunek erreklamazio-idazkia aurkeztu ahal izango dute zerrenda horien aurka, Langilegoaren Kudeaketako zuzendariaren aurrean, jendaurrean jartzen denetik hasi eta hamar asteguneko epean.
8.2. Oposizio-aldiaren balioespena.
8.2.1. Aldi hau zerotik hamar puntutara kalifikatuko dute epaimahaiek.
Epaimahaian dauden kide guztien kalifikazioen batezbestekoa izango da ezagupenen balioespen-aldian lehiatzaile bakoitzari dagokion puntuazioa.
Epaimahaikideek emandako puntuazioen artean hiru puntu edo gehiagoko aldea balego, gehienezko eta gutxienezko kalifikazioak automatikoki baztertuko dira, eta gainerako kalifikazioen batezbesteko puntuazioa aterako da.